Izen+aditz konbinazioen azterketa elebiduna, hizkuntza-aplikazio aurreratuei begira

Autor
Iñurrieta, U.; Aduriz, I.; Díaz de Ilarraza, A.; Labaka, G.; Sarasola, K.
Membres autors
Any
2014
Lloc
Linguamática. Revista para o Processamento Automático das Línguas Ibéricas. 6-2, pp.45-55
ISBN
ISSN 1647-0818

Hiztegi elebidunak oinarritzat hartuta, euskarazko eta gaztelaniazko izen+aditz konbinazioak izan ditugu aztergai lan honetan. Konbinazioen eta euren ordainen ezaugarri morfosintaktiko zein semantikoei begiratu diegu, eta bi hizkuntzak parez pare jarri ditugu, zer alde eta antzekotasun duten aztertzeko. Artikulu honek agerian uzten du zeinen konplexuak diren era horretako egiturak eta, ondorioz, zeinen garrantzitsua den Hizkuntzaren Prozesamenduko aplikazioetan tratamendu egoki bat ematea, itzulpen automatikoan adibidez. Horrez gain, azterketatik lortutako emaitza guztiak interfaze publiko batean jarri ditugu, edonork bilaketak egin ahal izan ditzan guk landutako konbinazioen gainean.