Izen+aditz konbinazioen itzulpenaz eta tratamendu konputazionalaz

Autor
Iñurrieta,U.; Aduriz,I.; DíazdeIlarraza,A.; Labaka,G.; Sarasola,K
Membres autors
Any
2016
Lloc
Senez. 47
ISBN
ISSN 1132-2152

Unitate Fraseologikoak asko aldatzen dira hizkuntza batetik bestera, eta zailtasun handiak ematen dituzte, itzulpengintzan edo atzerriko hizkuntzen ikasketan ez ezik, hizkuntzaren tratamendu konputazionalean ere. Artikulu honetan, lehenik, fraseologiaren inguruko hainbat kontzeptu argitzen saiatuko gara. Bigarrenik, hainbat datu estatistiko emango ditugu izen+aditz motako konbinazioak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzean gertatzen diren aldaketa morfologikoez. Hirugarrenik, era horretako konbinazioek Matxin itzultzaile automatikoari zer-nolako arazoak sortzen dizkioten azalduko dugu, bai eta arazo horiei aurre egiteko zer informazio linguistiko aztertzen ari garen ere. Eta, azkenik, Konbitzul datu-basea aurkeztuko dugu, zeinak edozein erabiltzaileren eskura jartzen baitu gure azterketatik ateratako informazio guztia.